Bikaina benetan soprano spinto gazte honek duen ahotsa. Baionako Kontserbatorioan, Madrileko kanto Goi Eskolan eta Milaneko Scalako Akademian ikasketak burutu zituen. Bere ahotsa sakona da, armonikoz betea, eta nota altuetarako erraztasun handikoa izanik aukeratzen dituen lieder eta abestiek zenbait nabardura erakusteko aukera eskeintzen dute.
Bere tinbre berezira ohitu ezkero ahalmen ikaragarriak dituela ohar daiteke, hau da, ahots bikaina duela.
Aelejandro Zabala expresiboaren piano laguntzarekin, Ballarena bereberean aurkitzen da Verdinen Stornelloan, baina Obradors, Gurudi -batez ere Como quieres que adivine abestian - edota Fallaren Siete canciones populares espaņolasen ere konkistatu egiten gaitu.